Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Carmen Solorzano ideiak argi eta garbi dituen emakumea da. Eta ez bakarrik zerbitzua emateko duen bokazio politikoagatik, baizik eta baita gizartearen arlo guztiei buruz duen ikuspuntuagatik ere. Umetatik erakutsi zuen, osagilea izateko borondate irmoa erakutsi zuenean; “orduan horrela esaten zen” gogoratu du. Urte batzuk geroago ere agerian utzi zuen, frankismoaren kontra agertu zenean eta geroago indarkeriaren kontra “indarkeria guztien kontra” azaldu zenean.
Donostian jaio zen, duela 63 urte, eta hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan ez zen oso ohikoa neska bati, mutilei goi mailako ikasketak egiteko aitortu izan zaien eskubide berbera aitortzea, baina bera zorionekoa izan zen. “Gurasoei beti eskertuko diodan zerbait da”. Oviedon egin zuen karrera, amaren jaioterrian, eta hain deskubritu zuen Medikuntzan gehien erakartzen zuen arloa pediatria zela. Horretarako prestatu zen eta lan horretan jardun izan du ia 40 urtetan. 20 urte Beraun auzoan eman zituen, La Paz Madrilgo erietxean espezialitatea egin ondoren, titulu eskuratu berria besapean zekarrela iritsi ondoren.

Osasun publikoa hazi eta zabaldu den garaian lan egin izan du, lehenengo eta behin Insalud izenekoan eta gero -transferentzia egin zenean- Osakidetzaren barruan. “Profesional askorekin, hainbat emakume eta gizonekin, partekatu izan dut pertsona guztiengana heltzeko beharra, bereziki egoerarik okerrenean daudenengana, lehenagoko denboretan hemen eta une honetan munduko hainbat tokitan amestuko ez luketen osasun arreta bezalakoa emateko beharra. Guk normal ikusten dugu orain, “urrearen balioa duen osasun arreta hori”. “Hainbat pertsonak egindako lanaren fruitua da, osasun unibertsal honek gure erakundeengandik jaso duen babesaren fruitua da” esan du.
Horren guztiaren erdian, umeen osasunaren eta arretaren inguruko lan horretan, pertsonen beste arlo batzuk ezagutu izan ditu, osasun arretatik harago. “Arrazonamendu bidez dakizkizun gauzak dira baina, lehenago, bizitza errealean ikusi ez dituzunak : mina ez datorrela bakarrik inflamazio edo sukar edo infekzioetatik, umeek eta emakumeek sufritzen dituzten beste min eta sufrimenduak daudela eta indarkeria, ankerkeria eta ezjakintasunetik datozela. Eta min horiek, are mingarriagoak dira, biktimek eurek ezkutatzen dituztelako”. Estigma horiek apurka-apurka gaindituz doazen arren, duela urte batzuetara arte ez ziren aipatu ere egiten “medikuaren kontsultan, amen edo umeen bizkar edo begi belztuak ezin izan dira ezkutatu. Eta ezin da beste aldera begiratu”. Hori dela eta, harro dago Euskadiko Medikuen Elkarteen ordezkari gisa parte hartu ahal izan duelako emakumeen kontrako tratu txarren aurrean prebentzio eta arreta protokoloa lantzeko batzordeetan. Osagile izan den lau hamarkada hauetan, oso hurbiletik ikusi ditu gerraren ondorioak, Munduko Medikuak GKE erakundearekin Kongo eta Ruandara boluntario gisa bidaiatzeko aukera izan zuen.
Bere bokazioak eta lanbideak ekarri dizkioten gorabeherez gain, bizitza “pertsona arrunten bideetatik” egin du. Birritan ezkondu zen. Lehen ezkontzatik alaba bat dauka eta bigarrenetik semea “heredatu nuen” esan du. Gaur egun amama zoriontsua da eta gustuko ditu “bidaiatzea, lagunartean egotea, musika ona entzutea”. Frustrazio txiki bat dauka “nahiko nuke abesten eta musika tresnaren bat jotzea” baina umoretsu esan duenez “badakizu, bizitzan ezin da dena izan”.
Gipuzkoa
2016/06/23
Gipuzkoa
2016/06/21