Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Pilar Ardanza pertsona gozo eta hurbila da. Pertsonekin tratu zuzen eta hurbila izatea gustatzen zaio, eta horixe da praktikan jarri zuena Durangoko alkate izan zen urteetan. Elorrioa da jaiotzez eta Durangora 10 urte eskasekin joan zen, eta orain bertoko sentitzen da, jaioterriarekin oso harreman estua mantentzen duen arren, herri horretan hainbat senide ditu eta sarritan bisitatzen ditu. Ardanza oso pertsona langilea da, txukuna eta baikorra eta “ardura eta erantzukizuna ditu gidari” esan dute ezagunek.
Pilarrek bere lehen ikasketak Durangon egin zituen, lehenengo Nevers ikastetxean eta gero Jesuitetan. Eskola urteak amaituta, Zuzenbidea ikasi zuen eta Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen “oso oroitzapen onak gordetzen ditut garai hartatik” esan.

1983a urte esanguratsua izan zen bere bizitzan, bere ibilbide profesional eta politikoa urte berean hasi baitziren. Lan arloan Eusko Jaurlaritzan hasi zen, lehenengo idazkari gisa eta gero teknikari gisa Garraio Sailean. Politikari dagokionez, urte hartan alderdikidetu zen “betidanik alderdiari lotuta egon naizen arren” esan du. “76 edo 77an hasi nintzen kalean parte hartze aktiboa izaten; oso une politiko bizi eta interesgarria da, gizartearen aldetik eta batez ere gazteen artean oso konpromiso sendoa zegoen eta ia asteburu guztietan zegoen zerbait” gogoratzen du. Urte batzuk geroago Durangoko Uri Batzarrak Pilar Uri Buru Batzarraren presidente egin zuen (2007-2010) eta aldi berean Aberri Batzarraren ordezkari izan zen (2007-2009).
Eusko Jaurlaritzan egiten zuen lanaren parean, 1983 urtean ere Durangoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen. Zinegotzi izatetik alkateorde bihurtu zen eta 1989 urtean Durangoko Alkate egin zen eta karguan 14 urtez egon zen. “Oso etapa interesgarria izan da eta oso pozik nago egindakoaz” esan du. Alkatetzara heldu zenean “nire sentsazioa zen Udala herritarrengandik urrun zegoela” eta horregatik bultzatu zuen orduko hartan oso berritzailea zen ekimena, Udaleko ateak “nahi zuten guztientzat” zabaltzen zuen astean birritan. “Aitorlekua bezalakoa zen eta batzuetan jendeari laguntzeko ezer gutxi egin zenezakeen arren, lasaituta joaten ziren eta hori ere nahikoa zen kasu batzuetan” esan du.
2003 urtean beste fase bat hasi zuen. Sei urtetan eta 2009 urtera arte Bizkaiko Foru Aldundian izan da Udalekiko Harremanen Zuzendaria eta ondoren Garraio Diputatu izan da 2011 urtera arte. 2011ko legegintzaldiaren hasieran, orduko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok Gizarte Ekintzako diputatu izendatu zuen eta karguan egon da iragan maiatzera arte. Orain Pilar Ardanza izango da EAJ-PNVk Bizkaitik aurkeztuko duen hirugarrena. Lanak “nolabaiteko zorabio” ematen dio Madril ezagutzen ez duelako, baina, aldi berean, “ilusioz beteta” dago
Irakurzale amorratua da “gutxi gora behera astean liburu bat” esan du. Paseatzea ere du gustuko oso kirolaria ez den arren. Hori bai, igandero Axpeko oinezko bidetik egiten duen ibilaldiari ez dio kale egiten.
Bizkaia
2016/06/22
Bizkaia
2016/06/21