Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Luke Uribe-Etxebarria (Beasain, 1965) beasaindar peto-petoa da, duela urte batzuk Asteasun gustura bizi bada ere, Ernio mendiaren magalean. Unibertsitate ikasketak Iruñean egin zituen lehenik, Informazio eta Komunikazio Zientzietan lizentziatzeko. Gerora, jauzi handiagoa egin zuen eta Lovainako Unibertsitatean (Belgika) ikasi zuen Ikasketa Europarrak eta Zuzenbide Komunitarioa egiteko. Enpresaren mundua erakargarria izan da beti Lukerentzat, horrela, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Masterra (MBA) egin zuen Donostiako Deusto Unibertsitatean. Azkenik, ikastaro berezia egin zuen lehiakortasunean MOC (Microeconomics of Competitiveness) Lehiakortasun Euskal Institutuan (Deustuko Unibertsitatea – Donostiako kanpusean). Momentuz, “bizitza etengabeko ikasketatzat hartzen dudalako. Ezinbestekoa eta baikorra da hori guztia”.

Bere bizitza pertsonalaren eta profesionalaren urte batzuk Bruselan eman zituen, hots, Europako erakunde nagusien egoitza. Hasieran, Euskadiko Informazio Bulegoan egin zuen lan, Bruselan, Europar Batasunaren aurrean. Gerora, EBko Errejio Komitean lan egin zuen, idazkari nagusiaren kabinetean. “Berlingo hormaren erorialdia gertutik bizi nuen, horrek mundua aldatu zuen. Nazioarteko eta multinazionaleko giroetan murgildu nintzen, jatorri eta pentsamolde desberdineko jendearekin lan egiten. Euskal izaera goraipatzeko aukera izan nuen”. Euskal enpresak, Kontzertu Ekonomikoa, kultura, hizkuntza eta izaera politikoa defendatuz. “Pentsatu, egin eta bizitzeko beste era batzuk ikasi nituen. Ikasi eta laguntzeko norberaren pertsonalitatea kontuan hartuta. Euskal izaera errespetatzen zela igarri nuen, Herria eta pertsona bezala galdu gabe. Hori da XXI. mendean modernitatearen gakoetariko ba”.
Euskal legebiltzarkidea izatea “pribilegio eta ardura handia” da Luke Uribe-Etxebarriarentzat. “Nire oroimenean betirako geratu diren gertaerak bizi izan ditut, adibidez, Euskadiko Estatutu Politiko Berria (2004ko abenduaren 30ean) edo Lege Kontsulta (2008ko ekainaren 27a). Inork ez pentsa ahaztu ditugula. Ziur nago ezinbesteko une historikoak direla Euskadiko etorkizunari aurre egiteko, normalizazioan eta bakean; orain, Iñigo Urkullu lehendakariak gidatzen duen unea”.
Uribe-Etxeberria Errealarekin hunkitzen da; animatu eta sufritzen du bere futbol-taldearekin. “Gastronomiaz gozatzen du, baita musikaz ere. Nire ustez, opera da arte-eszenikorik osatuena; baina, ez diot ‘pop’ edo ‘rock’ kontzertu on bati muzin egiten (Rolling Stone taldea bost aldiz ikusi dut zuzenean)”. Dantza ere gustatzen zaio, balet modernoa, kontemporaneoa edo neoklasikoaren aldetik. Hamabi urtez Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen kidea izan zen. Beste esperientzia on bat, gogoratzen du.
Kirola garrantzitsua da bere bizitzan, “bai zuzenean edo telebistan bertan lehiaketaren bat ikusita, bai nik neuk kamiseta jantzita. Irakurtzen dut denbora daukadanean, intriga edo suspense handiko eleberriaren bat”. Moda oso atsegina du, Balenciaga gaindiezinaren eskutik; adierazten duenez, “euskal sortzaile oso onak ditugu, ospe handikoak asko eta asko, gazte hasi berriak ere bai. Moda sorkuntza industria da, teknologia, funtzionala, kultura eta sentsibilitatea”. Baina hainbeste zaletasun artean, guztien gainetik badago bat gailentzen dena. “Ilobenganako joera dauka, batez ere, bere alababitxi Olatz eta Inaxio semebitxi bilbotarra. Hala ere, eurekin denbora gehiago egotea gustatuko litzaidake”.
Gipuzkoa
2016/06/23
Gipuzkoa
2016/06/21