EAJ-PNV

HAUTESKUNDE OROKORRAK 2015

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

IÑIGO BARANDIARAN

Donostian jaioa. 65 urte

Iñigo Barandiaranen bizitzaren gidari izan dira askatasunaren aldeko konpromisoa eta besteenganako begirunea. Luis eta María Luisa gurasoek irakatsi zizkioten baloreak dira eta txiki-txikitatik nagusi egin arte gogoan eraman dituenak. Bide honetan EAJ-PNVn ikusi zuen laster bere ardurak asetzeko esparrua; izan ere, 1977an alderdikidetu zen arren, Alderdiarekiko harremana lehenagokoa da. Ordutik aurrera era guztietako karguak izan ditu EGIren barruan eta organigrama jeltzalearen baitan: Alde Zaharreko eta Erdialdeko Uri Buru Bazarren kide eta lehendakari izan da; Gasteiz-Erdialden ere bai; Gipuzkoako Herrialde Batzarraren ordezkaria izan da, eta baita Arabakoan; eta Aberri Batzarrean izan da Arabako ordezkari eta bozeramailea; Aberrri Berme eta Zaingo Batzordearen presidente ere izan da.

“Alde zaharreko donostiarra” dela esaten du, Donostian jaio baitzen 1959ko otsailaren 19an, giro euskaltzaleetan eta klandestinitate garaian jarduera publikoan konpromiso handia zuen familiaren baitan. Familia da, hain zuzen, bere bizitzaren ardatz nagusia; Anarekin ezkondu zen 1986an, bi alaba “ikusgarri eta eder” ditu, Leire eta Amaia, Ramon eta Belén anaia eta arrebarekin daukan hurbiltasuna apreziatzen du “ezin hobeak dira biak” esan du.

GEHIAGO IRAKURRI

Arrasateko Udalean bitarteko funtzionario gisa lan egiten egon ondoren, ezkondu zen urte berean lanak Gipuzkoatik atera eta Gasteizera eraman zuen bizitzera. Han 17 urte eman ondoren bere sorlekura itzuli zen. “Ni bezalako hirizale batek inoiz pentsatuko ez zituen hiririk onenetan bizi izan naiz” esan du. Arabar hiriburuan 1988 urtera arte egon zen Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Osasun Sailean, eta 2003 urtera arte Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoetako abokatu gisa. Urte hartan oraingo lanpostua lortu zuen, Donostiako Udaleko letratu gisa. Ibilbide profesional luzea egin du; abokatu izateaz gain, Estrasburgon izan da Europar Batzordeko Tokian tokiko botereen dibisioan (1991), Eusko Jaurlaritzaren Toki Administrazioko zuzendari izan da, HAEEren aholku batzordeko kide, Herrizaingo sailburuaren aholkulari juridiko (1996-1998) eta Gipuzkoako Doako Asistentzia Juridikarako Batzordeko kide (1996-2003), besteak beste. 2005 urtetik aurrera, Zuzenbide Prozesaleko bi ikasgaien irakasle-tutorea da Bergarako UNED zentroan.

Zuzenbidean lizentziatua da Donostiako fakultatean ( 1976-1981), Administrazio Publikoan espezialdua da (1998-1999). Frantsesez hitz egiten du, “ingelesa ulertzen dut” eta euskara eta gaztelania menperatzen ditu. Elbira Zipitriak klandestinitatean zuzendu zituen ikastola haietako batean ikasi zuen hiru urtetik aurrera. “lehenengo Itziar Arzelus andereñoarekin eta gero San Pedro parrokia ondoko pisu bateko gelan, kaian, Mari Carmen Mitxelenarekin”. “Horrek Donostiar belaunaldi oso bat markatu izan du, neu barne”. Jesuitetan amaitu zuen Barandiaranek unibertsitate aurreko ikasketak.

Arlo pertsonalean beti gustatu izan zaio bidaiatzea, kirola praktikatzea eta kultura. Hainbat ekimenen sustatzaile eta parte hartzaile izan da, besteak beste Alde Zaharreko Kaskarin elkartean, eta gaur egun da erakunde horretako presidentea. Elkarte honek urtero antolatzen ditu udazkeneko jardunaldiak. Bere inguruko hainbat kultur taldetan parte izan du: Lurgorri tanborrada, Zubi Gain elkartea eta tanborrada, edo eta Kaldereroena. Era guztietako kirolak eta jarduerak praktikatu ditu- atletismoa, hockeya, futbola, mendiak igotzea, eskia-, eta gaur egunean ere mendizale eta eskiatzailea da “ez horren intentsoa baina beti aktiboa”. Denetatik irakurtzen du, Kongresurako hautagaitzak Madrilera eraman dezake, baina halako bidaiarirentzat ez litzateke esfortzu handirik izango “hamar minutu besterik ez dut behar maleta prestatzeko”.

  • Pelikula: Misioa
  • Liburu bat: Adrianoren oroitzapenak, Marguerite Yourcenar-ena eta Kon-tiki, Thor Haerdahl-ena.
  • Telebistako serie bat: House
  • Kirolari bat: Carl Lewis
  • Artista bat: Jorge Oteiza
  • Idazle bat: Gabriel Garcia Márquez
  • Aktore/aktoresa: Robert de Niro / Meryl Streep
  • Pertsonaia historiko bat: José Antonio Agirre
  • Erreferente politikoa: Xabier Arzalluz
  • Gurari bat: Pribatua da, niretzat gordeko dut
  • Telefonoko aplikazioa: WhatsApp
  • Atsotitza: Aholkurik ez du inork beretzat eta bai besteentzat...
  • Eman dizuten aholkurik onena: Pro libertate patria, gens libera state

Bideoak...