EAJ-PNV

HAUTESKUNDE OROKORRAK 2015

Senatura eramango ditugu gure herriaren aldarriak

IMANOL QUEREJETA

Imanol Kerejetak ‘norbait’ izan nahi du. Baina ez, inor ez delako. Izan ere, Medikuntzan lizentziatua da, Psikiatrian doktorea, Gizakia Proiektua Fundazioko kidea da, EHU-UPVko psikiatria irakasle euskalduna.... Baina, ‘norbait’ hori izan nahi izan du beti, arazoak konpontzen dituen ‘norbait’ hori, alegia. “Erretiratu baino lehen, esparru publikotik kontsultatzen zizkiguten gai horiek guztiak konpontzen lagundu nahiko nuke”. Horregatik, 2013 urtean EAJ-PNVren alderdikide izateko erabakia hartu zuen, EAJ-PNVren Osasun Batzordean parte hartu ondoren Alderdiarekiko “koherente eta zintzoa” izan nahi zuelako. “Ezusteko pozgarria hartu nuen bertan ezagutu nituen gazteekin, eta etorkizunean gauzak egiteko aukera ikusi nuen”. Oraingo honetan, Senatuan izango du aukera hori.

GEHIAGO IRAKURRI

Bere belaunaldian oso ohiko izan ez zen arren, Imanol izena hartu izan du beti. Hori egin ahal izan zuen Caracas hirian jaio zelako, 1953ko otsailaren 21ean. Aita donostiarra eta ama Zarauztarra, Euskaditik irten behar izan zuten aitaren kasuan gerraostean aukera bat bilatzeko eta, amaren kasuan, Guda Zibilaren kontra jarduera aktiboa izan zuelako edo nazien okupazioan errefuxiatuei ihes egiten lagundu zielako, Francoren diktaduran biziko zuen bizimodu latzetik ihes egiteko.

21 urte eman zituzten han, Imanol Bilboko Unibertsitatean ikastera etorri zen arte. Atzean geratu ziren kalean jolasteko urteak, gurasoek itsasoaren bestaldean irakatsi zioten euskarari kostata eutsi zion denbora. “Betidanik esan dut euskaldunberria naizela”, esan du umoretsu.

Lizentziatu ondoren, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeetako ospitale publikoetan lan egin izan du; gaur egun Donostiako Psikiatria zerbitzuko burua da, kargu honetaz 1986an jabetu zen eta hiru urteko etenaldia egin zuen duela 10 urte kontsulta pribatua ireki zuenean. Lankideek estimatzen dute eta lanerako duen grina apreziatzen diote, baina bere ezaugarririk nabarmenena da gaixoen eta menpeko langileen garapena ahalbidetzeko egiten duen lana, ikuspuntu pertsonaletik zein profesionaletik.

Bere ezagutza zabaltzeko aukera izan du 11 urtetan, Radio Euskadin eta Onda Vascan egin duen lanarekin; 500 saio izan dira eta bere helbururik nagusiena izan da egoera ezberdinei “sen ona” aplikatzea, hori da bere ezaugarririk nabarmenena eta Senatuan aplikatu nahiko lukeena.

María Josérekin ezkondu zen, Naia eta Irati, 29 eta 19 urteko alabak dira “aukerarik onenarekin” izan duen harremanaren fruitu. Debozioz hitz egiten du emazteaz “bera da lagunik onena, ama, laguna eta antolatzaile aparta... elkarren zapatak lotuko ditugu besterik ezin dugunean” esan du. Bihotzaren leihoa apur batez zabaldu arren, bizitza pribatua oso ondo gorderik eramaten du. Ez ditu bere gauzak Facebook-en edo Twitter-en kontatzen, harreman hurbilak nahiago ditu, lagunarekin “aurrez aurre”. Hori ere bada, gainera, bere lana horren gogoko izateko arrazoietako bat.

  • Pelikula: Ahuntz adarra, Metodi Andonov-ena
  • Liburu bat: Metodoaren diskurtsoa, Descartes-ena
  • Telebistako serie bat: Hill Street-eko Abesti goibela
  • Kirolari bat: Miguel Indurain
  • Artista bat: Jorge Oteiza eta Mikel Laboa
  • Idazle bat: Juan Mari Irigoien
  • Aktore/aktoresa: Peter O‘Toole
  • Pertsonaia historiko bat: Salvador Allende
  • Erreferente politikoa: Juan Ajuriagerra
  • Gurari bat: Bizitzak dakarrena deskubritzea. Bizirik egon behar dugu.
  • Telefonoko aplikazioa: WhatsApp
  • Atsotitza: Goiz jagia, ezta egun sentia.
  • Eman dizuten aholkurik onena: Bakoitzak bere burua baloratzen jakin dezala

Bideoak...