EAJ-PNV

HAUTESKUNDE OROKORRAK 2015

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

IDOIA SAGASTIZABAL

“Kontrolpean dagoen dinamita da” esan dute barreka Idoia Sagastizabalen lagun eta senideek (Eibar, 1972 ), 7.a da Diputatuen Kongresurako Bizkaiko jeltzaleen zerrendan. Baina, zalantzarik barik “langilea, ekintzailea eta apurtxo bat burugogorra” ere bada. “Eibartarra da jaiotzez eta lekitxarra bihotzez”. Emakume bizia da eta berrikuntzek ez dute beldurtzen, aukera jotzen dituelako. Aldaketa asko bizi izan ditu. Lehen 8 urteak Eibarren bizi zituen “Eibartarra zen ama eta Lekeitiora joan ginen”. Sagastizabal-Unzetabarrenetxea familiak ingurua ondo ezagutzen zuen “familiaren baserria, aitarena, Ibarrangelun zegoen eta asteburuak pasatzera hara joaten ginelako; baina egun libreak hantxe egotetik bertan bizitzera igaro ginen... Edozein kasutan, orain ez nuke ezergatik aldatuko”. Baina, bere izaera irekiari esker, ez du inolako arazorik izan kostako herri horretako lagun taldea osatzeko eta orain arte ere haiekin segitzeko.

GEHIAGO IRAKURRI

Markina-Xemeingo Vera Cruz ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta Donostian barne ikasle izan zen Batxilergo garaian. Zuzenbidea ikasi zuen EHU-UPVn, Donostiako Kanpusean. “Urterik onenak izan ziren haiek” esan du. Ikasketak egin bitartean beste neskekin bizi izan zen pisu batean: “Beste batzuekin bizitzen ikasi nuen, harreman zuzenak, amore emateak duen garrantzia... adiskidetasun sendoa eraiki genuen eta oraindik ere lagun handiak gara”.

Karrera bukatutakoan “abokatu bulegoan praktiketan nengoela, DEMAtik deitu zidaten (Enpresak sortzeko eta garatzeko agentzia) abuztuan ordezkapena egiteko... eta, hantxe geratu nintzen” esan du. Hauetan urte guztietan Sagastizabalek ikasten eta berritzen segitu du. “Espedienteak betetzen hasi nintzen, txosten juridikoak idatzi ditut, dekretuak egin ditut...” esan du, eta orain prestakuntza alorrean eta enpresak martxan jartzeko aholkularitza esparruan ari da Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Teknikari gisa. “Nork esango zidan niri?”. Oraingo lanetan, Sagastizabalek Bizkaiko gazteriaren errealitatea ezagutzen du. “Maite dut nire lana” esan du ekintzailetzarako urratsa ematen duten gazteekin etengabeko harremanetan dagoela azpimarratuz… “Zorionekoa naiz, oso eskola ona da; une oro egunean egotera derrigortzen zaituen eskola, gauzei ikuspuntu ezberdinetatik begiratzen irakasten dizu”.

EAJ-PNVrekiko harremana “amarengandik datorkit, oso emakume aktibo eta inplikatua zen eta bere idealak transmititu zizkidan”. Lekeition, Uri Erakundearekin hainbat lanetan jardun ondoren “2007an alderdikidetu nintzen; gero eta gehiago inplikatzen zara, gustatzen zaizu, lanean murgiltzen zara...”. Sagastizabalek bere lan eta ardurak Lekeitioko Udalean Ogasun eta Garapen Ekonomiko ardurekin ( 2012 eta 2015 urte bitartean ere oposizioko zinegotzi izan zen), eta Bizkai Buru Batzarrean Lea-Artibaiko burukide karguarekin uztartzen dituelako eta, orain, Diputatuen Kongresurako hautagai izendapenarekin.

Abenduaren 20ko hauteskundeetan aukeratua balitz, Sagastizabalek argi dauka lehenengo eta behin egingo duena izango dela “inguruko guztien esperientziatik ikastea. Eta gero, lanean murgiltzea, helburuak behar bezala zehaztuta”.

Libre daukan denboran “eskasa baina bizi-bizia”, Sagastizabalek asko irakurtzen ohi du (“berdin dit zuzenbideari buruzko liburua bada edo eleberri arinagoa bada. Denetatik jakin behar da”) eta oso gogoko du ibiltzea eta mendira irtetea. Eta, jakina,”motxila lepoan eta ibili munduan”. Gurako lukeen beste bidaiatzen ez duen arren “ohiko zirkuituetatik irteten zarenean, bizipenak eta jendearekiko harremana ikaragarriak izaten dira” defendatu du.

  • Pelikula: Zhivago Doktorea
  • Liburu bat: Krimena eta Zigorra Fedor Dostoiewski-rena
  • Telebistako serie bat: CSI
  • Kirolari bat: Pep Guardiola
  • Artista bat: Vasili Kandinski
  • Idazle bat: Mario Vargas Llosa eta Gabriel Garcia Márquez
  • Aktore/aktoresa: Sean Connery
  • Pertsonaia historiko bat: Sabino Arana
  • Erreferente politikoa: Andoni Ortuzar
  • Gurari bat: Zoriona guztiontzat, behar-beharrezko dugu eta
  • Telefonoko aplikazioa: Google Maps
  • Atsotitza: Nolako laguna, halako jarduna
  • Eman dizuten aholkurik onena: Egia hitzetan eta egintzetan

Bideoak...