EAJ-PNV

HAUTESKUNDE OROKORRAK 2015

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

Estitxu Alkorta

Lasarten jaioa. 50 urte

Estibaliz Alkortak asko hartzen eta asko egiten duen langilea da: bere taldean, hizkuntzak ikasteko gaitasunean, bizitza pribatuan, egiteko politikoan. Ikusi besterik ez dago Lasarte-Oriako Udalean EAJ-PNVren bozeramaile gisa egin duen ibilbidea. 12 urte daramatza Alderdiaren baloreak eta ideiak defendatzen.

Hantxe jaio zen 1974ko maiatzaren 8an, Lasarte-Oria udalerria sortu baino lehen, orduko garaian Hernaniko udalaren parte zen herrian. Han hazi zen eta han sortu du bere familia, han bizi da 16 urteko alabarekin eta 12 urteko semearekin. Herrian bertan ikasi zuen, Landaberri ikastolan. Beste hainbat aita eta amekin batera, bere aitak ere lan handia egin zuen bertan, hantxe hasi zen euskararaz ikasten. “Egin den ikastolarik politenean ikasteko aukera izan dut” esaten du behin eta berriz. Hori dela eta, bere umezaroko gogorapenak Zubietako zelaietan kokatzen ditu berak.

GEHIAGO IRAKURRI

14 urterekin batxilergoa hasi eta herriko institutuan egin zituen batxilergoa eta UBI, eta hasiera hasieratik oso argi izan zuen zientziak hartuko zituela. Selektibitatea eginda, ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan, eta han Materialetan espezializatu zen. Enpresa pribatuan, kalitate arloan ekin izan dio eta Enpresan aplikatutako Kalitatearen Kudeaketa masterra dauka.

Euskaraz eta gaztelaniaz gain, Estibalizek beste hizkuntza batzuk ikasteko aukera eta kemena izan du, betidanik oso hizkuntza zalea izan delako. Txiki-txikitatik ingeles eskolak jaso zituen eta ahal izan zuenean Dublinera bidaiatu zen ‘aupair’ gisa lan egitera eta hizkuntza ikastera. Irlandan hizkuntzan eta herri horretako kulturan sakontzeko aukera izan zuen. Geroago, alemaniarra ikasi zuen, lehenengo unibertsitatean eta gero lanean.

Gaztetik hasi zuen EAJ-PNVrekiko harremana. Ezin du datarik eman. “Txiki txikitatik aita ikusi izan dut Lasarte-Oriako EAJren alde lan egiten”. Eszisioaren ondoren Juan Mari izan zen EAJren lehen zinegotzia eta “ordutik aurrera beti ikusi dut lanean, ekin eta ekin, Alderdiaren alde”. Politikara emandako urratsa naturala izan zen. 1999 urtean izan zen, bere herriko Udaleko zinegotzi egin zenean.

Oposizio lanetan aritu ondoren, 2007 urtean Gipuzkoako Foru Aldundian Euskara Zuzendaria izateko proposamena jaso zuen, eta erronka hura “ilusio handiz” hartu zuten. Lau urtetan lan egin zuen María Jesús Aranburu Kultura Diputatu andrearen agindupean, gure hizkuntzaren normalizazioa lortzeko arduretan. Etapa hori amaituta, Lasarte-Oriako Udalera itzuli zen eta Ogasun arloko arduradun politikoa izan da.

Oso kirolzalea da, Estibalizek kemen handiz defendatzen ditu kirolaren balio eta baloreak. Gazteagoa zenean igeriketa praktikatu zuen eta orain beti bilatzen du lagunekin spinning egiteko edo korrika irteteko tartetxoa.

  • Pelikula: Betirako espetxe zigorra
  • Liburu bat: Iragarritako heriotza baten kronika
  • Telebistako serie bat: Orain arte ez naiz batekin ere engantxatu
  • Kirolari bat: Michael Phelps
  • Artista bat: BB King
  • Idazle bat: Gabriel García Márquez
  • Aktore/aktoresa: Jack Nicholson
  • Pertsonaia historiko bat: Albert Einstein
  • Erreferente politikoa: Xabier Arzalluz
  • Gurari bat: Gurariak ez dira esaten
  • Telefonoko aplikazioa: Runstastic
  • Atsotitza: Egiak bide bakarra du
  • Eman dizuten aholkurik onena: Amorerik ez ematea bidezko jotzen dudan kausa baten defentsan

Bideoak...